L.H. 5
2014/02/05
Emausko trapuketariak
5.mailako ikasle eta irakasleak Emausko Trapuketariek Saratsan duten Berreskuratze eta Birziklatze gunea ikustera joan ginen.
2013/06/03
Song and dance
In Lumbier, and taking some famous songs as an excuse, we transformed them for us. We guessed new lyrics and dances too. It was fantastic. Come and have a look!
Irunberrin, abesti ezagun batzuk erabiliz, gure erara moldatu genituen. Letra berria asmatu genuen eta dantza ere bikain gelditu zitzaigun. Begira, begira bestela!
Irunberrin, abesti ezagun batzuk erabiliz, gure erara moldatu genituen. Letra berria asmatu genuen eta dantza ere bikain gelditu zitzaigun. Begira, begira bestela!
2013/05/24
2013/05/08
Liburu eguna
Liburu egunean 5. mailako ikasleak Haur Hezkuntzara jaitsi ginen haurrei ipuinak irakurtzera.
2013/03/20
2013/02/27
Jon Alonso, itzultzailea eta idazlea
JON ALONSO, ITZULTZAILE ETA IDAZLEA
Jon Alonso izan da “Ttarttaloren miopia” ipuina idatzi duen gizona. 5. mailako ikasleekin egotera etorri da eta oso gauza interesgarriak kontatu dizkigu. Hasiera batean, ipuin bat nola idatzi azaldu zigun: ideiak nola atera, nola antolatu… Horretarako gure erraldoi maitatuen argazki bat jarri zigun eta, pertsonai bat aukeratu ondoren, duen ezaugarri bat aukeratu genuen. Ondoren, horren inguruko ideiak bota zituen eta guztiak lotuz azaldu zigun nola bururatu zitzaion berari Ttarttaloren ipuina. Ondoren, guk prestatutako galderak egin genizkion eta bukatzeko autografoak sinatzen ibili zen.Pello Iraizozekin solasean
PEIO IRAIZOZEKIN
SOLASEAN
Peio Iraizozi bisita egitera joan gara. Txantrean bizi den hargina da. Gure geografia osotik sakabanatuta dauden hainbat monolitoen egilea da: Leitzakoa, Amaiurko gaztelukoa…
Oraingoan, bere etxean etzanda zegoen 2 tona pisatzen duen monolitoa, Nafarroako Pedro Mariskalari omenaldia egiteko egin du.
Nafarroako Pedro Mariskala 1.500. urtearen inguruan jaio zen eta Nafarroaren alde borroka egin zuen Gaztela-Mantxaren kontra. Azkenean, atxilotua izan zen eta Simancaseko espetxe ziztrin batean sartu zuten 1.522. urtean hil zen arte.
Oso gizon adoretsu, prestu eta leiala izan zen. Askotan Gaztela-Mantxako erregea saiatu zen bere leialtasuna erosten baina berak, beti, zintzo jarraitu zuen.
Monolito hau, 1.512-2.012 Nafarroa Bizirik fundazioak enkargatu dio Peiori Lizarran jartzeko. Hain zuzen ere, Ruako San Pedroko Elizaren azpian, bertan baitaude bere familia kideak lurperatuta, eta bere bizilekua izan zen etxearen parean. Baina Nafar Gobernukoa den Viana Printzearen fundazioak ezetza eman die. Arrazoia, Lizarrako alde zaharra Gizon-emakume guztion ondarea (historia eta arte ondarea) dela eta ez dela ongi gelditzen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)