2013/02/27

Jon Alonso, itzultzailea eta idazlea

JON ALONSO, ITZULTZAILE ETA IDAZLEA

Jon Alonso izan da “Ttarttaloren miopia” ipuina idatzi duen gizona. 5. mailako ikasleekin egotera etorri da eta oso gauza interesgarriak kontatu dizkigu. Hasiera batean, ipuin bat nola idatzi azaldu zigun: ideiak nola atera, nola antolatu… Horretarako gure erraldoi maitatuen argazki bat jarri zigun eta, pertsonai bat aukeratu ondoren, duen ezaugarri bat aukeratu genuen. Ondoren, horren inguruko ideiak bota zituen eta guztiak lotuz azaldu zigun nola bururatu zitzaion berari Ttarttaloren ipuina. Ondoren, guk prestatutako galderak egin genizkion eta bukatzeko autografoak sinatzen ibili zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina