2013/02/27

Pello Iraizozekin solasean


PEIO IRAIZOZEKIN SOLASEAN

Peio Iraizozi bisita egitera joan gara. Txantrean bizi den hargina da. Gure geografia osotik sakabanatuta dauden hainbat monolitoen egilea da: Leitzakoa, Amaiurko gaztelukoa…
Oraingoan, bere etxean etzanda zegoen 2 tona pisatzen duen monolitoa, Nafarroako Pedro Mariskalari omenaldia egiteko egin du.
Nafarroako Pedro Mariskala 1.500. urtearen inguruan jaio zen eta Nafarroaren alde borroka egin zuen Gaztela-Mantxaren kontra. Azkenean, atxilotua izan zen eta Simancaseko espetxe ziztrin batean sartu zuten 1.522. urtean hil zen arte.
Oso gizon adoretsu, prestu eta leiala izan zen. Askotan Gaztela-Mantxako erregea saiatu zen bere leialtasuna erosten baina berak, beti, zintzo jarraitu zuen.
Monolito hau, 1.512-2.012 Nafarroa Bizirik fundazioak enkargatu dio Peiori Lizarran jartzeko. Hain zuzen ere, Ruako San Pedroko Elizaren azpian, bertan baitaude bere familia kideak lurperatuta, eta bere bizilekua izan zen etxearen parean. Baina Nafar Gobernukoa den Viana Printzearen fundazioak ezetza eman die. Arrazoia, Lizarrako alde zaharra Gizon-emakume guztion ondarea (historia eta arte ondarea) dela eta ez dela ongi gelditzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina